DENDA

Beherapena!

Muskers Pack Laranja

Eskalatzeko bideetarako markagailuak, 20 unitateko sorta.

35,00 BEZa barne

184 stockean (berriro ere eska daiteke)

Deskribapena

Indoor espazioetan eskalatzeko bideetarako markagailu magnetikoak, 20 unitateko sorta. Sorta teleskopiko honek 20 Musker ditu (silikonazko gailu magnetikoak), zure eskalada entrenamenduak eraginkorragoak eta dibertigarriagoak izan daitezen.

Musker-ei esker pausu eta bide desberdinak diseinatu ahal izango dituzu; bidea egingo duen eskalatzaileak erabili behar dituen helduleku guztiak markatzeko aukera ematen dizu. Gainera, Muskers Climbing App erabiliz sarera igo ahal izango dituzu diseinatzen dituzun bideak zailtasunaren, luzeraren, ezaugarrien… arabera sailkatuta. Sortzen dituzun bideak besteekin partekatzeko aukera izango duzu eta, era berean, zeuk besteek diseinatutako bideak probatu ahal izango dituzu. Orain zeu ere izan zaitezke bidegile!

Materiala: Oinarrian neodimiozko (Φ10x5mm N52 /Ni Coating) imana duten silikonazko gailuak.

Musker-aren pisua: 7 g

Pisua, guztira: 560 g

Musker-aren neurriak: 13 x 80 mm

Sortaren neurriak: 100 x 90 mm

Oharrak:

  • Berrikusi aldizka imanaren eta gailuaren lotura.
  • Erabili markagailua soilik adierazitako helburuetarako.
  • Musker-ak ez dira jostailuak.
  • Haurrek Musker-ak pertsona heldu batek gainbegiratuta bakarrik erabiltzea gomendatzen da.
  • Ez itzazu inola ere ahoan sartu.
  • Imanak arriskutsuak dira irentsiz gero.
  • Erabili seinaleztapen markagailuak soilik eskalatzeko egitura artifizialetan eta UNE EN 12572 arauaren arabera egiaztatutako heldulekuetan.

Informazio gehigarria

Pisua 0.200 kg
Tamaina 1.3 × 8 cm