Eskalada: Nondik hasiko naiz?

Beno, artikulu hau irakurtzen ari bazara, eskaladak zuregan nolabaiteko interesa piztu duelako izango da, edo mundu honetara iritsi berri zarelako eta oraindik galdu samar sentitzen zarelako. Egia da, eskalatzea “kikildu” gaitzakeen kirol horietako bat izan daiteke, batez ere hasieran. Zenbait faktorek, hala nola beldurrak, ekipamenduarekin eta segurtasunarekin gaindituta sentitzeak, zure maila fisikoak eta abarrek, nolabaiteko kezka eragiten digute hasteko orduan. Ulertzen dugu, eta espero dugu jarraian irakurriko duzunak, lagunduko dizula eskaladako zure lehen “mugimenduak” egiteko atrebentzia hartzen.

Gaur egun, “eskalada” terminoak diziplina ugari biltzen ditu, hasi boulderretik eta horma handietan egiten den zenbait luzetako eskaladaraino, kirol eskaladatik eta alpinismotik pasaz. Hasi aurretik, garrantzitsua izan liteke eskaladatik zerk erakartzen gaituen identifikatzea, eskaladan zer bilatzen dugun jakitea. Zergatik hasi nahi dut eskalatzen? Motibazioak guztiz desberdinak izan daitezke: igoeran zailtasunak dituzten mendi tontorrak igotzeko trebetasuna lortu nahi duena; kirol konpleto bat bilatzen duena (indarra, malgutasuna, erresistentzia eta abar biltzen dituena, eta praktikatzeko dibertigarria dena); edo besterik gabe eskaladak erakarri egiten duelako probatu egin nahi duena. Lasai, oraingoz ez duzu zertan arrazoi bat aukeratu, aitzitik, eskaladaren prozesuak eta esperientziak berak ekarriko du denborarekin modalitate batera edo bestera gehiago gerturatzea, nahiz eta normalena mokoka ibiltzea den, modalitate guztietan, batetik-bestera.

Eskalada kirol konplexua izan liteke, baina eskaladako gimnasioak ugarituz doazenez, eskalada probatzea uste duzuna baino errazagoa da: joan zaitez hurbilen duzun eskalada-panelera, alokatu katu-oin pare bat (eskaladarako oinetako bereziak) eta, besterik gabe, eskalatu.

Agian denborarekin, zure progresioak sokarekin eta aire zabalean eskalatzera eramango zaitu; orduan, trebetasun fisikoei trebetasun teknikoak gehitu beharko dizkiezu, horiek ezinbestekoak izango baitira zure eta zure kideen segurtasunerako. Askok lagunengandik ikastea aukeratzen du; hala ere, guk eskalada-eskola formal bat jasotzea gomendatzen dizugu, gidari/irakasle titulatu batekin, segurtasuneko oinarrizko jarraibideak ondo ikasteko, segurtatzeko teknikak aplikatzen eta segurtasuneko oinarrizko korapiloak behar bezala egiten ikasteko.

Aire zabalean eskalatzeko interesa baduzu, berehala ohartuko zara eskalada oso kirol soziala dela, eta inoiz ez direla falta soka-mutur bat eskainiko dizuten lagunak, eta horrek asko errazten du ikaskuntza.

Sesión de boulder en una roca “peculiar” - muskers
Boulder saioa arroka “bitxi” batean.

Aire zabaleko eskalada harri naturaleko hormetan, harri handietan (boulder) eta mendietan egiten da; haitzezko hormak dauden edozein lekutan aurki daitezke eskalatzaileak. Eskalatzeko harri mota ezagunenetako batzuk granitoa, hareharria, kareharria, basaltoa eta konglomeratuak dira. Harri mota hauetako bakoitzak bere eskalada estiloa du, “txorrotadak” (hormako estalaktitak), erregleta txikien plaka teknikoak (helduleku lau eta estuak) eta pitzadurak (arrokako arrakalak) aurki ditzakegu. Harri mota dena delakoa ere, gure bizilekutik hurbilen dauden haitzetan gure lehen “urratsak” ematea tokatuko zaigu. Gero, esperientziarekin, harri mota jakin batekiko zaletasun handiagoa hartu dezakegu, eta ziurrenik hainbat bidaia egingo ditugu hain gustuko dugun harri eta eskalada estilo hori aurkituko dugun lekuetara.

Aire zabalean eskalatzeak, gimnasioan eskalatzeak baino esperientzia handiagoa eskatzen du, aldagai eta arrisku gehiago baitaude. Klima faktore erabakigarria izan daiteke, baita arroken erorketa eta aurretik eskalatzen dugunean gerta daitezkeen “hegaldiak” ere (sokan azken asegururaino behera erortzea). Horrez gain, kanpoan eskalatzeko, eskalatzaileek askoz material gehiago izan beharko dute, katu-oinez gain besteak beste, soka, arnesa, express zintak, segurtasun-gailu bat, segurtasun-mosketoi bat eta kaskoa. Eskalatzaile asko gimnasioan hasten diren arren, badira zuzenean kanpoan eskalatzen hasten direnak ere, normalean gidari baten laguntzarekin edo ikastaro baten bidez hasiera emanez.

Baina guztiaren hasieran bagaude, funtsean katu oin pare batekin, arropa erosoarekin eta magnesio pixka batekin, nahikoa da.

Para empezar pies de gatos cómodos y económicos.
Hasteko, katu-oin erosoak eta ekonomikoak.

Hasteko, katu-oin pare eroso bat bilatzea gomendatzen dizugu, ez erosi katu estu eta txikiak, ez utzi inori, ez saltzaile, ez lagun, katu estuak erosteko konbentzitzen. Dena iritsiko da, baina hasieran, eroso sentitzean jarri behar dugu arreta, eta inor ez da ondo sentitzen bere oinak haurren oinetakoetan sartuta. Boulder indoor-ean onena, saio osoan jantzita eroso edukitzeko aukera ematen dizuten katu-oinak dira, eta eskaladaren unean zure eskakizunei nahikotasunez erantzuten dietenak. Egia da, denborarekin eskaladako oinetako gehienek eman egiten dutela, handitu egiten dira, baina hasteko ez erosi min egiten dizutenak. Ez dituzu etxeko zapatilen adinako nasai izan behar, estu antzean, baina minik eman gabe. Modeloei dagokienez, merkatuan eskaintza amaigabea da, eta gero eta gehiago hazten ari da gainera. Eskalatzen hasteko, katu-oin modelo sinple (ekonomiko) batekin nahikoa da. Indoor eskaladarako modelo bereziak daude, bigunagoak eta erosoagoak, aukera ona izan daitezke prezioa altuegia ez bada behintzat. Ez gastatu ikaragarri zure lehen katu-oin parean; gero, esperientzia handiagoa duzunean, askoz argiago izango duzu zer behar duzun: katu gogor eta puntadun bat, puntaduna eta sabaietarako orpoa duena, edo katu bigun eta laua, plaka etzanetan itsasteko egokia. Maila batetik aurrera, katu-oinak oso estu eramatea hobe da, eta, hala, haitzaren gainean “ukimen” hobea lortzen da, eta konfiantza handiagoz “estutzen” da oina ibilbide teknikoetako koxka txikien gainean. Dena den, kontuan izan behar da eskaladan maila horretara iritsi arte, ibilbidea luzea dela, eta hobe dela oinak eroso edukitzea; azken batean, saio batzuetan, ia ez dituzu katu-oinak kendu ere egingo, eta oinek asko sufritu dezakete oinetako hauen gogortasunarekin.

El magnesio te ayudará con la sudoración de tus manos.
Magnesioak lagunduko dizu eskuetako izerdiarekin.

Zure ekipamenduan funtsezkoa den beste pieza bat magnesioa da, eskuetan igurzten dugun hauts zuri hori, eskuek izerdi gutxiago botatzeko eta eskalatzen dugun bitartean larruazala haitzaren/erretxinaren gainean hobeto itsastea lortzeko erabiltzen duguna. Eskalatzaileek eskuak magnesioan murgiltzen dituzte, izerdia lehortzeko eta heldulekuetan irristatzea saihesteko. Normalean, magnesioa gerriari lotzen diogun magnesio-poltsan eramaten da, eta gorputzaren atzealdean jartzen dugu, eskuak sartzeko, atzamarrak izerditan bustita ditugula sentitzen dugun bakoitzean. Gaur egun, eta batez ere Covid delakoagatik, asko zabaldu da magnesio likidoaren erabilera; alkohol-oinarri bat duen magnesioa da, eta beraz, ematen dugun bakoitzean, desinfektatzaile gisa ere balio digu. Magnesioaren erabilera bezain garrantzitsua da eskuilaren erabilera; izan ere, denboraren poderioz, heldulekuen gainean magnesioa pilatzen da, eta geruza zuri gogor bat sortzen da, oso irristakorra izaten dena. Heldulekua “magnesiatuegia” ikusten dugunean, eskuila pasatzeko ohitura badugu, bidea baldintza hobeetan utziko dugu atzetik etorriko diren eskalatzaileentzat.

Hasiera batean, indoor eskaladarako, honekin eta arropa eroso batekin nahikoa izango litzateke eskalatzen hasteko.

Ez ahaztu beroketak egitea (luzaketak eta indar-ariketa leunak) saioa hasi aurretik , ezta amaitu ondoren gorputza luzatzea ere.

Animo! Osasuna eta dibertsioa dira, besterik ez! Gozatu!