Muskers-i buruz

Muskersak, gure indoor entrenamenduetarako diseinatzen ditugun boulder ibilbideak seinaleztatzen laguntzen diguten gailu xume batzuk dira (kendu eta jarri egiten diren gailuak). Muskersak, ibilbideko heldulekuei atxikita geratzen dira, iman indartsuen bidez.

Errazagoa, azkarragoa, eraginkorragoa eta, batez ere, dibertigarriagoa. Muskersek “bertaratu eta jan” esaerak dioena egitea baimentzen digute. Hainbat koloretako silikona leun eta malguz egindako gailu txiki hauei esker, eskaladako arazoak diseinatu eta markatu ditzakegu, nahi adina aldiz errepikatu ahal izango ditugularik, ohiko memoria arazorik izan gabe. Horrez gain, ibilbideak beste eskalatzaile batzuekin partekatu ahal izango ditugu, hartu beharreko heldulekuak banan-banan hitzez adierazi eta erakusten ibili beharrik gabe.

Muskersak indoor blokeetan ibilbideak markatzeko aukera ematen diguten, eta jarri eta kendu egin daitezkeen sistema pertsonal praktiko bat dira. Silikonazko piezak dira, eta beheko muturrean neodimiozko iman indartsu bat dute, pastilla itxurakoa, gailua eskaladako heldulekuak panelarekin lotzen dituen torlojuari atxikitzea ahalbidetzen duena. Eskaladako heldulekuetan egoten den torloju hau, mundu osoan estandarra da, beraz, Muskersak munduko edozein eskalada paneletan erabil daitezke.

Muskersak 20 unitateko kaxa dibertigarrietan datoz. Kaxa horiek metalezko oinarri bat dute, imanaren bidez bertan atxikiz, Muskersen biltegiratzea errazteko. Muskersak lau kolore desberdinenartean aukera daitezke. Jakina, kolore deigarriak dira, koloretako heldulekuz betetako panel batean bistaratzea perfektua izan dadin.

Silikona leun, malgu baina era berean erresistenteari esker, Muskersak edozein helduleku motatan jar ditzakegu, gero gure esku azpian gailua ia nabaritu ere egin gabe. Gailuaren zati malguak heldulekuaren formara egokitzea eragiten du, eta iman indartsuak, gailua heldulekuari gogor atxikitzen dio, ez dadin aireratu mugimendu dinamikoetan, ezta Muskersen gainean presio handia eragiten dugunean ere.