Muskers APP

Muskers Climbing App aplikazioak aukera ematen dio eskalatzaile bakoitzari route seller bilakatu eta bere ohiko eskalada edo boulder zentroen eskaladako ibilbideak diseinatu, igo eta deskargatzeko.

Muskers ® y Muskers Climbing App aplikazioa uztartzeari esker tresna egokiena sortzen da eskalatzaile bakoitza route seller bilaka gaitezen eta, modu horretan, gure ohiko gimnasioetan edo boulder paneletan indoor eskaladako ibilbideak diseinatu, igo edota deskarga ditzagun. Muskers Climbing App aplikazioarekin interesgarri deritzozun “urrats” guztiak artxibatu ahal izango dituzu modu erraz eta adigarrian, gimnasio bereko beste erabiltzaile batzuk horiek deskargatu ditzaten eta beren entrenamenduetan horiekin goza dezaten. Aplikazio horren bidez gimnasio bakoitzak denboran zehar bertako erabiltzaileek sortutako ibilbideen fitxategi bat izan ahalko du.

muskers-climbing-app-1

Igotako ibilbideak zailtasunaren, estiloaren edota luzeraren arabera katalogatu ahal izango dira. Modu horretan, erabiltzaile bakoitzak une bakoitzean gehien komeni zaion ibilbidearekin gozatu ahalko du.

Muskers Climbing App aplikazioarekin, era berean, ibilbideak partekatu, erronkak bidali, zure ibilbide kuttunak gorde, zure proiektuak markatu edota egin dituzun ibilbideak gordetzeko aukera izango duzu. Halaber, zauden tokian zaudela, eskaladarako zentro eta lokalak bilatu ahalko dituzu hurbiltasun geografikoaren araberako bilatzailea erabiliz eta, behin lekura hurbilduta, gimnasio horretako ohiko eskalatzaileek diseinatutako ibilbideak deskargatu eta eskalatu ahal izango dituzu zuzenean.

Muskers® eta Muskers Climbing App aplikazioak txikienentzat eta eskaladan hasten ari diren pertsonentzat joko dibertigarriak sortzeko modu erraz eta erakargarri bat eskaintzen du. Eta eskalatzaile aurreratuagoentzat, eskaladako beren saio eta entrenamenduak errentabilizatzeko modu erraz eta azkarra eskaintzen du. Entrenatzaileentzat, beren kirolarien entrenamenduak planifikatu eta optimizatzeko modu bat eskaintzen du. Are, osasunaren esparruan ere erabilgarria da, izan ere, fisioterapeutentzat baliagarri da beren pazienteen gorputz-jarrera mingarriak hauteman eta artxibatu eta beren tratamenduetan, denboran zehar, haien bilakaera ikusteko.

muskers-climbing-app-2

Gainera, Muskers® horiek aukera ematen dute entrenamendurako jolas eta dinamika ugari sortzeko, abagunez beteriko mundu berri bat irekiko diguna. Ibilbide baten erdian, hura gogoratzen ez dugulako edo zein presa heldu behar dugun esango digun inor ez dugulako, gelditu beharra saihestuko dugu. Muskers® gailuak ipini eta kentzeko gailu pertsonalak direnez, erabiltzaile bakoitzak bere ibilbideak markatu eta desmarkatu ditzake. Horrela, era berean, urratsak panelak zikintzen dituen koloredun zinta itsaskor gogaikarriekin markatu behar izatea ekiditen da.
Erabiltzaile bakoitza route setter bilakatzen da, bere adina edota gaitasun fisikoa alde batera utzita. Modu horretan, profil mota ororentzat egiteko modukoak diren hainbat ibilbide sortzen dira.

Muskers Climbing App eta Muskers® uztartzeari esker, eskaladako giroetan sozializazioa sortu eta indartzen dela esan dezakegu, izan ere, pertsona arteko bere izaeraren ondorioz, komunitateen arteko loturak indartu egiten dira eta indoor eskaladako zentro/gimnasioen inguruan komunitate bat osatzen duten pertsonen arteko partaidetza aktiboagoa ekartzen du.

muskers climbing app 3

Muskers Climbing App aplikazioak aukera hauek ematen dizkigu:

  • Gimnasio bati edo eskaladako zentro bati alta ematea.
  • Muskers Climbing App aplikazioan alta emanda dauden eskaladako zentro guztiak lokalizatzea.
  • Hautatzen dugun eskaladako zentroan dauden ibilbide guztiak ikustea.
  • Zailtasun, estilo edota luzeraren araberako iragazkiak erabiliz eskaladako ibilbideak markatu eta desmarkatzea (Muskers® erabiliz).
  • Eskaladako ibilbideak diseinatzea, markatzea (Muskers® erabiliz), ibilbideen argazkiak ateratzea eta Muskers Climbing App aplikaziora igotzea, beste eskalatzaile batzuek horiek ikusi eta horietan proba egiteko aukera izan dezaten.
  • WhatsApp edo beste aplikazio zenbait erabiliz eskaladako ibilbideak partekatzea.
  • Artxibatutako zure ibilbideen inguruko aipuak egin eta horiek balioestea.
  • Ibilbideak markatzea proiektuan, egindako ibilbideak markatzea, ibilbide kuttunak, etab.
  • Ohiko gimnasioen zerrenda bat izatea.
  • Ibilbidea osatzen duten helduleku edo presatan aipu osagarriak ipintzea.
  • Erabiltzaile modura artxibatuta dituzun ibilbideak editatu eta aldatzea.
  • Egokitzat jotzen duzunean ibilbideak ezabatzea.
  • Lagunei erronkak bidaltzea zuk diseinatutako urratsetan proba egin dezaten.

Muskers Deskargatu

muskers-climbing-link-android-logomuskers-climbing-link-android-logo