Gida

TRICKS & GAMES

Muskersek ematen dituzten aukerak, gure irudimenaren laguntzaz sortzeko gai garen guztiak dira. Entrenamendu-dinamika gogorrak, hastapen-jolas errazak edo haurrentzako jolasak gara daitezke. Hemen, entrenamenduak eramangarriagoak eta dibertigarriagoak egiteko jolas batzuk iradokitzen dizkizugu.

ENTRENAMENDU GOGORRETARAKO

4X4 Challenge

4 kolore + 4 arazo

Entrenamendu dinamika erraz bat da, 4 eskalatzailek 4 bloke diseinatzen dituzte. Eskalatzaile bakoitzak Muskersen bidez, kolore bakarreko bloke bat diseinatzen du, eta, ondoren, bakoitzak bere blokea eta gainerako 3 blokeak probatzen ditu. Modu erraza baina motibagarria da, bakarka bloke desberdinak diseinatzen denborarik galdu gabe entrenatzeko.

Less is More

Heldulekuak kenduz

Eskaladan ere “gutxiago gehiago da”. Jolas interesgarria honetan, iraute-arazo luze bat diseinatzen has gaitezke, eta, pixkanaka, erresistentzia-arazo bihur dezakegu. Heldulekuetatik Muskersak kentzen ditugun heinean, arazoaren zailtasuna handitzen doa, ahalik eta Muskers gutxiena utzi behar da arazoan. Bakarka edo taldeka egin daitekeen dinamika bat da, eta taldekide bakoitzak Muskers bat kentzen du egokitzen zaion txanda bakoitzean. Noraino irits zaitezke?

Hiru gehi hiru klasikoa

3 moves on 3 moves

Jolas klasikoa da hau, taldean iraute blokeak diseinatzeko. Parte hartzen duen kide bakoitzak, bere txandan, ibilbidean egin beharko diren ondorengo 3 mugimenduak erabakitzen ditu. Normalean, zailtasun ertain/baxuko ibilbideak diseinatzen dira, iraute-arazo luzeak garatzeko asmoz; dena den ibilbide gogorragoak egiteko aukera ere badago, erresistentzia landu nahi bada.

TAKE´EM ALL

Jaso Muskersak eskalatu bitartean

Dinamika honetan, asmoa da iraupen-blokeak sortzea, gaindituz goazen helduekuetako Muskersak gure magnesio-poltsara jasoz bidean. Horrela, haitzean aurkitzen ditugun bideetako express-zintak jasotzeko mugimendua imitatzen dugu.

TXIKIENENTZAT

Top of the Rock

Jaso Muskersa punturik altuenetik

Txikienak motibatzeko modu bat da dinamika hau, Muskers bat jarriko dugu paneleko puntu altu edo zail batean, eta txikiei bertara iristeko erronka botako diegu. Modu dibertigarri eta ez lehiakor batean, txikiak gorenera iristera motibatuta senti daitezen erabil dezakegu jolas hau, horrela, bai zailtasunetara eta bai altuerara ohituz joango dira.

Koloretako puntuak

Zenbat eta gorago, puntu gehiago

Dinamika honek, aurrekoak bezalaxe, txikiak modu ludiko eta dibertigarri batean motibatzea du helburu. Haur taldeekin egiteko jolasa da, eta Muskersak panel osoan zehar jartzen dira altuera desberdinetan. Altuera bakoitzak Muskersen kolore zehatz bat izango du; horrela, kolore bakoitzak zailtasun-maila bat markatuko du (altueran oinarrituta). Horrela, umeek eskalatzen duten einean Muskersak jasotzen dituzte eta amaieran parte-hartzaile bakoitzak jasotakoaren zenbaketa egiten da. Kolore bakoitzari puntuazio bat eman dakioke.
Adibidez: Berdea: 1p. Horia: 2p. Laranja: 3p. Larrosa: 4p.